San Fermin 2026: "FIESTA: EGUZKIA JAIKITZEN DA. 100 URTE"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko ekainaren 19(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • San Fermin 2026: "FIESTA: EGUZKIA JAIKITZEN DA. 100 URTE"

2026ko San Fermin jaietako egitarauaren barruan.

Aurten Ernest Hemingwayren Fiesta (The sun also raises) eleberriaren argitalpenaren mendeurrena betetzen da, eta eleberriaren eszenatokia Iruñea izanik, erakusketa hauen bitartez efemeridea Sanferminekin batera ospatuko da.

Kondestablearen Jauregiko Ezkaratzean eta 2. aretoan hiru erakusketa egongo dira ikusgai:

1. Fiestaren (The sun also rises) argitalpenen bilduma hainbat hizkuntzatan. (Ezkaratzean).

2. Fiesta liburuari buruz Carlos Fernández del Castillok egindako ilustrazioak (Reino de Cordelia argitaletxea, 2023). (Ezkaratzean).

3. Hemingwayk ikusi zituen kartelak. (2. aretoa. Lehenengo solairua).

Kondestablearen jauregiko ezkaratzean Fiesta: 100 urte egonen da ikusgai, Nafar Ateneoarekin eta Nafarroako Liburutegiarekin lankidetzan, eta haren bidez omenaldia egin nahi zaio sanferminak nazioartekotzen lagundu zuen eleberriari, hura argitaratu zeneko mendeurrenean. Erakusketak hainbat argitalpenez osaturiko bilduma biltzen du, hizkuntza ezberdinetan, eta haren osagarri gisa, Carlos Fernández del Castillo ilustratzaile eta marrazketa-irakasle famatuaren ilustrazioak barne hartzen dira: eleberriaren argitalpen jakin batean ageri dira, Reino de Cordelia argitaletxeak 2023an egindako argitalpenean alegia.

Sanferminetako kartelek eta Hemingwayk beste erakusgune batean egiten dute bat, 2. aretoan hain zuzen: Nafar Ateneoarekin lankidetzan, Hemingwayk ikusiak erakusketak idazle estatubatuarrak sanferminak bisitatu zituen urteetako kartel irabazleak biltzen ditu.

Nafarroako Ateneoarekin eta Nafarroako Gobernuko Nafarroako Liburutegiarekinbatera antolatutako erakusketak. Komisarioa: Luis Garbayo.

Ordutegia:

Erakusketak ekainaren 19tik abuztuaren 23ra bitarte bisitatzen ahalko dira, Kondestable Civivoxak udan izan ohi duen ordutegian:

  • astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara
  • Larunbatetan 09:00etatik 14:00etara bisitatzen ahalko dira
  • Eta sanferminetan, berriz, uztailaren 8tik aurrera, 11:00etatik 14:00etara.

Laburrean

Non