2026ko San Fermin jaietako egitarauaren barruan.
ERAKUSKETA: Beste Sanferminak. Saritu gabeko kartelak iruñeko udal Artxiboan (1898-2002).
Iruñeko Udal Artxiboarekin lankidetzan egindako erakusketa, Javier Baldak komisariatua.
ORDUTEGIA: Astelehenetik larunbatera: 9:00 – 14:00 / 17:00 – 21:00. Sanferminak: 11:00 – 14:00. Itxita: uztailak 6 eta 7.
XIX. mendeko amaieratik gaurdaino, sanferminak iragartzen dituen kartelaren hautaketa beti izan da festa-aldiaren mugarri garrantzitsuenetako bat, eta oihartzun handia du iritzi publikoan. Kartel irabazlea sanferminetako historian iltzatzen da eta zeregin komunikatiboa ezin hobeki betetzen du. Garai orotan, eztabaidaz eta polemikaz beteriko ikusmina da nagusi, festa paregabe horien irudi orohartzailearekin bat egitean herritarrek duten emozionalitatearen adierazgarri.
Nolanahi ere, urteetan zehar, kartel batzuk desiratutako irudi bakar hori izateko zorian egon ziren; alabaina, kartela hautatzeko urtero egindako lehiaketetan parte hartu ondoren, bigarren postuan geratu ziren, accesitak eskuratu zituzten edo, besterik gabe, abandonaturik geratu ziren.
Erakusketa honek ahanzturatik berreskuratu nahi ditu izan nahi zuten eta azkenean izan ez ziren kartelak, beste sanferminen irudiak isil-gordeka biltzen dituzten horiek. Iruñeko Udal Artxiboan gordeta daude, eta lehen aldiz ikusgai jarri dira ondare publikoari balio handiagoa emateko eta hura zaharberritu eta ikertzeko prozesu baten baitan. Bilduma berezi honek bokazio atsegin eta dibulgatzailea du, eta ikusgai jartzen digu hainbat artista ezagun edo anonimoren lana eta ilusioa festetako ikonografiarik onena sortzeko eta, garai bakoitzeko estilo eta teknikak baliatuta, festa-iruditeria komun bat interpretatzeko.