Bisita gidatuak: "Udako bisitak Azkuna Zentroan"

Bilbao 2026(e)ko uztailaren 1(e)tik 2026(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Bisita gidatuak: "Udako bisitak Azkuna Zentroan"

Azkuna Zentroa hiri bat da, hiri baten barruan, bere eraikinak, kaleak eta plaza publikoarekin, non bizi baitira egunero haietatik igarotzen diren era askotako ikusleak. Zentro garaikide honek giroan gordetzen du bere funtsa, eta arteekin topo egiteko eta pertsonen arteko harremanetarako pentsatu da. Eremu ireki gisa, egoteko, esperimentatzeko eta igarotzeko leku bat da.

Bisita honetan proiektu honen intrahistorian barna ibiliko gara: nola pentsatu zen, Atariko 43 zutabeen zergatia edo zer gertatzen den eraikin honen azpian. Gainera, uztailaz geroztik, terrazara joateko aukera emango dugu, Bilboren erdigunearen ikuspegi ezezaguna eskainiz, Bilboko Alondegia zer izan den eta zer den testuinguruan jartzeko: hiriko ardo, olio eta ozpinetakoen biltegia, 110 urterekin baino gehiago dituena. 2020an izango da, hain zuzen, Kultura Zentroaren hamargarren urteurrena.

Bisita doakoak partikularrentzat

  • Egunak: Astearte, asteazken eta larunbatetan
  • Ordutegia eta hizkuntza: 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania)
  • Iraupena: 30 minutu
  • Edukiera: Gehienez 25 pertsona bisita bakoitzeko
  • Izena-eman: Sarrera dohainik. Izen-ematea banakakoa baino ez da; ez dira eskaera bakarrean erreserba anitzak izapidetzen

UZTAILAREN 1ETIK IRAILAREN 30ERA

  • Egunak: Egunero
  • Ordutegia eta hizkuntza:
    • Euskara: 12:00, 17:30
    • Gaztelania: 13:00, 18:30, 19:30
  • Iraupena: 30 minutu
  • Edukiera: Gehienez 25 pertsona bisita bakoitzeko (euskara), 30 (gaztelania)
  • Izena-eman: Sarrera dohainik. Izen-ematea banakakoa baino ez da; ez dira eskaera bakarrean erreserba anitzak izapidetzen
  • Erreserba-egutegia::
    • Uztaileko bisitak: Ekainaren 15etik aurrera eskuragarri.
    • Abuztuko bisitak: Uztailaren 15etik aurrera eskuragarri.
    • Iraileko bisitak: Abuztuaren 15etik aurrera eskuragarri

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko uztailaren 1(e)tik 2026(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Ordutegia17:30 + 18:30
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non