Aramaioko 2026ko San Martin jaiak uztailaren 3tik 6ra bitartean ospatuko dira, tradizioa, musika eta publiko guztientzako jarduerak batzen dituen programazio indartsuarekin.
San Martin jaiekin jarraipena emango diogu herriko jaiei. Herriko eragileen lanari esker, aurten jai-programa handi bat dugu, zure adina edo gustuak edozein direla ere, errespetuz eta arduraz gozatzeko pentsatua.
Hala, txupinazoa uztailaren 3an izango den arren, jai-egitaraua ekainaren 27an, larunbata, hasiko da arratsaldez, Papargorri eskolaniaren emanaldiarekin.