Donostiako Liburu Azoka 2026

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko uztailaren 3(e)tik 2026(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • Donostiako Liburu Azoka 2026

Donostiako 2026ko Liburu Azoka uztailaren 3tik 12ra egingo da.

Gipuzkoa plazako Liburu Azokan argitaletxe, banatzaile eta liburu denden nobedadeak salgai egongo dira. Horretaz gain, Liburutegi Nagusiko aretoetan eta San Telmo Museoan liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak egongo dira.

Uztailak 6, astelehena, 10:30. Liburutegi Nagusia, Konstituzio plazako Mandasko Dukearen aretoa. Zer nahi nauk, Amore. Manuel Rivasen liburuaren aurkezpena, Juan Garzia itzultzailea, Inazio Mujika editorea eta Isabel Etxeberria EIZIEko lehendakariaren eskutik. 

Uztailak 7, asteartea, 19:00.Liburutegi Nagusia, San Jeronimo kaleko aretoa. Muerte en San Mamés. Javier Sagastiberri. Aurkezpena: Laura Balagué.

Uztailak 8, asteazkena, 10:30. Liburutegi Nagusia, Konstituzio plazako Mandasko Dukearen aretoa. Ehulearen hilobia, Seumas O’Kellyren liburuaren aurkezpena egingo dute Unai Elorriaga itzultzaileak eta Inazio Mujika editoreak.

Uztailak 9, osteguna, 19:00. San Telmo Museoa, La sangre de Palestina. Félix Maraña idazleak eta Maider Koro Maraña historialariak parte hartuko dute.

 


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2026(e)ko uztailaren 3(e)tik 2026(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • LekuaGipuzkoa plaza
    Donostia / San Sebastián
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non