"Kultur tailerrak Tolosa 2026-2027"

Tolosa 2026(e)ko uztailaren 8(e)tik 2026(e)ko irailaren 11(e)ra
  • "Kultur tailerrak Tolosa 2026-2027"

Tolosako Udalak 2026-2027 ikasturteko kultur tailerretan izena emateko epea zabalduko du uztailaren 8tik irailaren 11ra arte. Herritar guztiek aukera izango dute adin eta interesen arabera egokitutako diziplinetan izena emateko.

Aurtengo eskaintzaren barruan daude, besteak beste, antzerkia, argazkigintza, balleta, dantza garaikidea, eskulanak, ehoziri lana eta patchworka, pintura eta marrazketa, eta zeramika. Tailer gehienak helduei zuzenduta daude, baina badira haurrentzakoak ere, hala nola eskulanak eta balleta.

Izen-ematea bi modutan egin ahal izango da: BakQ edo bestelako ziurtagiri digitala dutenek erregistro elektroniko bidez egin ahal izango dute. Bestela, aurrez aurre bi tokitan egin ahal izango da: kultur etxean bertan, uztailaren 8tik 22ra eta abuztuaren 24tik irailaren 11ra, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara; eta UDATEn, uztailaren 8tik irailaren 11ra bitartean, 08:00etatik 14:00etara. 

Ikastaroren batean leku kopurua baino izen-emate gehiago izanez gero, zozketa bidez esleituko dira. Horrela, interesa duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko uztailaren 8(e)tik 2026(e)ko irailaren 11(e)ra
  • LekuaTolosa
  • Ikusi agenda Tolosa

Non