Ermuko Erdi Aroko Azoka 2026

Ermua 2026(e)ko uztailaren 10(e)tik 2026(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • Ermuko Erdi Aroko Azoka 2026

Sallabenteko 2026ko jaien barne.

Ermuko 2026ko Erdi Aroko Azoka uztailaren 10etik 12ra bitartean ospatuko da.

Sallabente auzoak jaiak eta erdi-aroko merkatuaren hirugarren edizioa ospatuko ditu asteburu honetan. Erdi-aroko azokak bihar goizean irekiko da eta igande gauean itxiko. Ekitaldiak martxan daude duela egun batzuk, pala eta areto futboleko txapelketak eta jokatu baitituzte. Aste honetako lanegunetan zehar ere hainbat jarduera egin dituzte eta horien artean erakusketak, filma emanaldiak eta mahai-jokoak egon direlarik. Nolanahi ere, jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak gaur arratsaldetik igandera bitartean izango dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez haurrentzako jolasekin hasiko dira ekitaldiak, arratsaldeko lauretatik aurrera. Ordu erdi beranduago kalejira buruhandiekin egingo da. Gauean, diskoteka mugikorra girotuko du ‘Ozenki’k eta gaueko ordu baten laurden gutxitan festa latinoari emango zaio hasiera.

  • Larunbat eta igandea

Ekitaldiak aurrera jarraituko dute larunbat goizean. Haurrentzako parkea eta puzgarriak iragarrita daude goiz eta arratsalderako. Halaber, sardina eta saiheski jan herrikoia ere egingo da. Gaueko dantzaldian ‘Escala 2000’ taldeak joko du.

Larunbatean baita ere, erdi-aroko azoka egingo da. Azoka hamaika eta erdietan zabalduko da, pregoia irakurri ondoren. Musikari eta juglareak egongi dira. Arratsaldean, zirku-ikuskizunak izango dira, zangaluze, ,malabarista, perkusio-jole eta akrobata eta guzti. Gauean, suzko zaldunak izenburuko kale ikuskizuna izango da, malabaristak, musika, sua eta suziriak uztartuko dituena.

Igandean animazio eta ekitaldiak aurrera jarraituko dute. Egunean zehar, besteak beste, honako ekitaldiak egingo dira: Lambretta markako motorren kontzentrazioa, paella lehiaketa, tute lehiaketa eta aitita-amonentzat luncha. Arratsalde eta gauen, dantzaldia ‘Hacker’ hirukotearen esku egongo da. Azken trakak amaiera emango dio aurtengo edizioari.

ermua.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2026(e)ko uztailaren 10(e)tik 2026(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • LekuaErmua
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Ermua

Non