"Kliskada bat", Iván Gómez Gutiérrezen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko uztailaren 10(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • "Kliskada bat", Iván Gómez Gutiérrezen erakusketa

Ametsek arretarik eman ez zaien otoitzak erakusten badituzte eta maitasunak gerezialdi bat iragartzen badu, zer iragartzen du begi-kliskada batek? Mundu bat erortzen denean, bere barruan beste bat agertzen dela. Begiak kliskatzen ditugu sartzeko eta irteteko. Une horretan bitartea entzun beharra sortzen da. Lehenik, erritmoa. Argia... itzaltzea-argia… itzaltzea-argia… itzaltzea-argia… Gero, jolasa, tolestura, alderantzikatzea: irudiaren negatiboa, dentsitateak eta gardenkiak, detaileetan distiratzen duen kolorearen harridura, paisaia bat leiho baten barruan, porru-xaflen artean moztutako besarkadaren intentsitatea. Gero, etena, laburra izan arren, aukera berrien paradoxa eskaintzen duena, itxieran bakarrik gertatzen baita aldaketa. Materia dardarka ari da, eraldaketa-kate batean, Janet Bennet-ek "bizitasun materiala" deitu zuen segidan. Edo Alexander Klugek zinemaren heriotzari buruz idatzi zuen bezala, “Ez da ni hilda nagoela. Lekuz aldatzen ari naiz bakarrik. Zuen etxeetan nago. Eta zuen ametsak zeharkatzen ditut”. Eta, azkenik, denbora: kliskada, une bat da, istantea bere mugekin topo egitera jaulkitzen duen une bat. Duela gutxi irakurri nuen bazela agure filosofo bat zeinak oroimena lantzeko, goizero, egunsentia baino lehen, bere kutxak ireki eta bizitza osoko lan-artxiboaren hustuketa egiten zuen. Jarraian berriz gordetzen zituen artxibatutako gauzak, baina ordena desberdin batean. Biharamun goizean, materiala kutxetatik berriz ateratzen zuenean, dena Brecht-en pentsamendu berriari buruzko poema hartan bezalakoa zela iruditzen zitzaion. Kontua da bere oroimenaren helburua ez zela gauzen rola finkatzea, baizik eta, besterik gabe, harriduraren kliskada lortzea. Izan ere, erortzen ari den mundu batean ohikoa den bezala, begiak kliskatzeak sekretu bat ezkutatzen du: ziklikoa da. Zure betile nerabeen oihartzunek dar-dar egiten dute zure adin ertaineko begietan, oso maite duzun norbaitek maitasunez idatzi zizun zerbait irakurtzen duzunean.

Pablo Marte. Bilbon, 2026ko maiatzaren 30ean.

  • Laguntza kuratoriala: Pablo Marte
  • Diseinu grafikoa: Silvia Yruela Lacuesta
  • Audioa: Jonas de Murias
  • Ehun-pieza laguntza: Estela Miguel, Alaia Guerrero
  • Muntaketa-laguntza: Taika Atelier (Alfonso Álvarez, Adrián Laurel y Rico)
  • Erakusketaren argazkilaria: Yone Estívariz
  • Eskerrak: Familia

Iván Gómez Gutiérrez

Nire praktika pixkanaka irudien, objektuen, espazioen eta pertsonen arteko harremanetara bideratu da. Gurutzagune horretan agertzen dira loturaren aukera eta zaurgarritasunaren esperientzia. Ildo hori zinemaren, praktika artistikoaren, komisariotzaren eta idazketaren bidez landu dut. Nire lana Azkuna Zentroa, Tabakalera eta Centre d’Art La Capella bezalako erakundeekin elkarrizketan garatu da, eta nazioarteko testuinguruetan ere aurkeztu da, besteak beste, Berlinen, Ganten, Medellínen eta Buenos Airesen.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko uztailaren 10(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non