Kultura Plazara! 2026: "Ovidio bidaiaria"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Uztailak 16
  • Kultura Plazara! 2026: "Ovidio bidaiaria"

 
John Patrick Wayne cowboy loti eta abeslariak Ovidio poeta eta bidaiariaren istorioa kontatuko digu. Oraingo honetan, munduari buelta eman eta gero, Ovidiok edonora edota inora joateko trena hartu nahi du. Baina Kontrolatzailearen burugogorkeriari aurreegin beharko dio, honek ez baitio txartelik saltzen.Kontrolatzailearetzat soilik A puntu batetik B puntu batetara bidaiatu daiteke, eta hortik ateratzen dena ez da ongi etorria bere tren geltokian. Gauzak horrela, gure bidaiariak trikimailu ezberdinak asmatu beharko ditu Kontrolatzailea engainatzeko.Baina, azkenean, Ovidiok besteak ulertu eta errespetatzeko duen gaitasuna izango da istorio honi konponbidea emango diona. Eta, bide batez, adiskidetasun berri bat sortuko duena.

Txotxongilo ikuskizun hau Teatro Firulete konpainiak aurkezten du.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaTeatro Firulete
  • Data 2026(e)ko Uztailak 16
  • Ordutegia19:30-20:20
  • LekuaAbetxuku Kiroldegia - plaza
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non