Jazzaldia 2026: Enric Peidro & Federico Mazzanti Duo

Hernani 2026(e)ko Uztailak 25
  • Jazzaldia 2026: Enric Peidro & Federico Mazzanti Duo

2026ko Jazzaldiaren barne.

Oharra:

  • Kontzertua Zabalaga baserriaren barruan izango da.

Enric Peidro (saxo tenorra), Federico Mazzanti (pianoa)

Europako Jazz tradizionalaren erreferentziazko saxofonista tenorra da Enric Peidro, eta nazioartean proiekzio handiena duen musikarietako bat bere belaunaldian. Swingaren aroko saxo tenor handien eragina jasota (Coleman Hawkins, Ben Webster, Paul Gonsalves, Flip Phillips), Enric Peidrok ondo jakin du parametro hauen barruan eboluzionatzen, ahots pertsonala eskainita, eta horrela bereganatu du kritikaren eta publikoaren estimua Europako eta Asiako jaialdi eta agertoki ugaritan.

Porteña Jazz Band talde argentinar mitikoko saxofonista Jose Ignacio Mazzanti saxofonistaren seme, Federico Mazzanti Jazzez inguratuta hazi zen eta gazte-gaztetatik eman zituen bere aurreneko pausoak pianista gisa Buenos Airesen. Karrera emankorra eta nazioarteko proiekzio handia duen musikaria da, eta bere estilo sotil eta finagatik nabarmentzen da, betiere swing karga handiarekin.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia19:30
  • LekuaChillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Chillida Leku, Hernani

Non