Donostiako Jazzaldia 2026: egitaraua

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko uztailaren 22(e)tik 2026(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • Donostiako Jazzaldia 2026: egitaraua

Donostiako 61. Jazzaldiak musikaz eta jai-giroaz blaituko du berriro hiria, eta Jazzaren munduko epizentro bihurtuko du uztailaren 22tik 26ra. Programazioak nazioarteko figura handiak, ibilbide luzeko artistak, proposamen berriak, Europako Jazz onenaren ordezkariak eta euskal musikarien presentzia zabala bilduko ditu 12 agertokitan.

Guztira 77 kontzertu izango dira, haietatik 47 doakoak, 30 tokiko artistenak, 4 Txikijazz jaialdiaren baitan, 8 JazzEñeren hamabigarren ediziokoak FCC Victoria Eugenia Antzokian, 8 Zurriola hondartzako Keler Gunean, 21 Kursaaleko terrazetako Frigo Gunean eta Fnac Gunean, 8 Trinitate plaza enblematikoan, 2 Chillida Lekuko Zabalaga baserri bikainean, 5 Škoda San Telmo Museoko klaustro zoragarrian, 4 Kutxabank Kursaal Auditorioan, bat Irungo San Juan plazan, beste bat Maria Cristina hotelean.

30 euskal talderen kontzertuak 61 Jazzaldian

Programazioaren zati handi bat euskal talde eta artistei eskainia dago. Zalantzarik gabe, aukera paregabea da tokiko panorama musikal bikainaren lagin bat entzuteko, ez bakarrik Jazzaren esparruan, baita beste genero batzuetan ere.

Aurten ere, Tokiko Taldeak aukeratzeko 2025eko prozesuaren bidez hautatutako 10 talde izango ditugu, publikoak ordena honetan hautatu eta baloratuak: Bea Asurmendi, Mané, La Ola Maldita, Four Clovers, Erromintxelak, Iñar Sastre, White Carters, Malaka, Itziar Mendibil eta Tremendo Pikete.

Donostiako Jazzaldia Saria

Jazzaldian parte hartzen duten artistei ematen zaizkie Donostiako Jazzaldia Sariak, musikaren arloan egin duten ibilbidea aitortzeko ez ezik, musikarien hainbat belaunaldirentzat erreferente bihurtu direlako ere. 2026an gainera, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendari ohiak jasoko du saria, funtsezko figura izan baita Jazzaldia Euskadiko ekitaldi kultural garrantzitsuenen artean kokatzeko garaian. Hauek aurtengo sarituak:

David Murray
Joe Lovano
Miguel Martín

Donostiako Jazzaldia 2026 | Egitaraua:

Uztailak 22, asteazkena

11:00 – Julius Rodriguez — Škoda San Telmo Museoa
12:30 – Javi Ruibal Cuarteto + Xan Campos — FCC Victoria Eugenia Antzokia
18:00 – Carmen Lundy — FCC Victoria Eugenia Antzokia
19:30 – Lisa Ono — Frigo Gunea
19:30 – Marco Mezquida Trio "Tactil" — Fnac Gunea
20:45 – LP — Keler Gunea
22:15 – Quinteto Astor Piazzolla — Fnac Gunea
22:15 – Annie & The Caldwells — Frigo Gunea
23:30 – ETS — Keler Gunea

Uztailak 23, osteguna

11:00 – Bruce Barth & Vicente Archer — Škoda San Telmo Museoa
12:30 – Yko Project — Fnac Gunea / Txikijazz
12:30 – Anggie Obin + Noa Lur — FCC Victoria Eugenia Antzokia
18:00 – DJ Sessions 1 — Nauticool
18:30 – Samara Joy — Kutxabank Kursaal Auditorioa
19:00 – Tremendo Piquete — Frigo Gunea
19:00 – La Ola Maldita — Fnac Gunea
20:00 – Lisa Ono + koktel-afaria — Maria Cristina Hotela
21:00 – David Murray + Joe Lovano’s Paramount Quartet — Trinitate Plaza
21:00 – Danielle Nicole — Keler Gunea
22:15 – Amphitrio — Frigo Gunea
22:15 – DJ Estrella Electrónica & Txuck Turner — Fnac Gunea
23:30 – Ibibio Sound Machine — Keler Gunea

Uztailak 24, ostirala

11:00 – Benito Gonzalez — Škoda San Telmo Museoa
12:30 – Jazz for Children — Fnac Gunea / Txikijazz
12:30 – Pleito + El Gran Ra — FCC Victoria Eugenia Antzokia
18:00 – DJ Sessions 2 — Nauticool
18:30 – Nils Petter Molvær Khmer — Kutxabank Kursaal Auditorioa
19:00 – Mané — Frigo Gunea
19:00 – Itziar Mendibil — Fnac Gunea
21:00 – Azar Lawrence + Cécile McLorin Salvant — Trinitate Plaza
21:00 – Kokoshca — Keler Gunea
22:00 – The International Classic Jazz Allstars — Irun
22:15 – Amphitrio — Frigo Gunea
22:15 – Arima Soul — Fnac Gunea
23:30 – Emma-Jean Thackray — Keler Gunea

Uztailak 25, larunbata

11:00 – Benjamin Moussay — Škoda San Telmo Museoa
12:30 – The International Classic Jazz Allstars — Fnac Gunea / Txikijazz
12:30 – Víctor Antón Cuarteto + Daniel Juárez Quartet — FCC Victoria Eugenia Antzokia
18:00 – DJ Sessions 3 — Nauticool
18:30 – Pat Metheny "Side-Eye III+" — Kutxabank Kursaal Auditorioa
19:00 – Bea Asurmendi — Frigo Gunea
19:00 – White Carters — Fnac Gunea
19:30 – Enric Peidro & Federico Mazzanti Duo — Chillda Leku (Hernani)
21:00 – Charles Tolliver + Marcus Miller — Trinitate Plaza
21:00 – Nøgen: 10. urteurrena — Keler Gunea
22:15 – DJ Fonki Cheff — Frigo Gunea
22:15 – Malaka — Fnac Gunea
23:30 – HOFE — Keler Gunea

Uztailak 26, igandea

11:00 – Émile Parisien & Vincent Peirani: "Abrazo" — Škoda San Telmo Museoa
12:00 – Enrico Tomasso & Ignasi Gonzalez Duo — Chillida Leku (Hernani)
12:30 – Mississippi Queen & The Wet Dogs — Fnac Gunea / Txikijazz
12:30 – Louis Sclavis Quintet: "India" — FCC Victoria Eugenia Antzokia
17:00 – The International Classic Jazz Allstars — Frigo gunea
17:30 – Erromintxelak — Fnac Gunea
17:30 – Diana Krall — Kutxabank Kursaal Auditorioa
18:00 – DJ Sessions 4 — Nauticool
19:30 – Thalatha — Frigo Gunea
20:00 – Vincent Peirani + Erik Truffaz & Antonio Lizana — Trinitate Plaza
20:00 – Iñar Sastre — Fnac Gunea
21:30 – Four Clovers — Frigo Gunea

 

 

jazzaldia.eus

Laburrean

Non