Oharra:
2026ko Jazzaldiaren barne.
The International Classic Jazz All Stars nazioarteko jazz klasikoaren interprete handienetako batzuk biltzen dituen taldea da. Prentsa espezializatuak “Swingaren NBE” deitu izan du, taldeko musikarien nazionalitate eta jatorri aniztasunagatik (Erresuma Batua, Espainia, Argentina, Danimarka eta Suitza).
Urtean bi bira baino ez ditu egiten, baina banda honek indar handiko jazza proposatzen du: dotorea, kartsua eta bizia. Etengabe aldatzen den elkarketa honek musikak hizkuntza unibertsal gisa duen ahalmena erakusten du, eta kultura eta ibilbide desberdinetako artistek, jazzaren espirituaren babesean, topagune komun bat aurkitzen dute bertan.
Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak parte hartuko du kontzertu honetan. Donostialdeko Swing dantzariek osatutako elkartea da, eta Jazza entzuteko beste modu bat dagoela erakutsiko dute.