"Luis Iriondo Aire Zabaleko V. Margo Lehiaketa" erakusketa

Gernika-Lumo 2026(e)ko uztailaren 28(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • "Luis Iriondo Aire Zabaleko V. Margo Lehiaketa" erakusketa

Uda honetan, berriro ere, aire zabaleko oihal handi bihurtuko dira Gernika-Lumoko kaleak. Datorren uztailaren 26an, foru-herrian "Luis Iriondo" Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren bosgarren edizioa gauzatuko da. Ekitaldia Arteskolak bultzatzen du, Kultur Etxearekin lankidetzan. Hainbat jatorritako artistek zuzenean margotuko dituzte udalerriko txoko enblematikoenetako batzuk.

Margolari autodidakta eta 1937ko Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen Luis Iriondori omenaldia egiten dio lehiaketak. Haren ibilbide artistikoak lotura estua izan zuen foru-herriko memoria historikoarekin. Haren figurak izena ematen dio, edizioz edizio, herri-espazioa sorkuntza-agertoki bihurtu gura duen eta artea herritarrengana hurbildu nahi duen lehiaketari.

18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, eta goiz osoa izango dute herrian, paisaian, ondarean edo eguneroko bizitzan inspiratutako obra bakarra egiteko. Gaia librea izango da, erabilitako teknika bezala, eta olioa, akrilikoa, akuarela edo teknika mistoak erabili ahal izango dira.

Jardunaldiaren hasieran euskarriak zigilatuko dira, 09:00etatik eta 10:00etara, Kultur Etxean. Une horretatik aurrera, parte-hartzaileak udalerriko hainbat gunetan banatuko dira obrak egiteko, eta 14:00ak baino lehen entregatu beharko dira.

Artea kaleetan

Foru Plazan, Udaletxearen inguruan, Kultur Etxean eta Bakearen Museoan bilduko da berriro ere lehiaketaren jardueraren zati handi bat, nahiz eta artistek askatasunez aukeratu ahal izango duten Gernika-Lumoko edozein txoko inspirazio-iturri gisa.

Lehiaketa lehiakorra izateaz gain, sorkuntza-prozesua publikoarengana hurbildu nahi du, auzotarrek eta bisitariek obrak goizean zehar nola eratzen diren ikusi ahal izan dezaten. Ordu batzuetan, herriko kaleak tailer artistiko ireki bihurtuko dira, eta margoek hitz egingo dute herri-paisaiarekin eta udalerriaren historiarekin.

Lehiaketak, guztira, 2.600 euro banatuko ditu saritan. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu, eta bigarren eta hirugarren sariek 600 eta 400 euro izango dituzte, hurrenez hurren. Gainera, 300 euroko saria emango zaio tokiko artista batek egindako obra onenari, eta beste sari bat, 300 eurokoa hori ere, herri-bozketa bidez emana, betiere epaimahaiaren sariren batekin bat ez badator.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko uztailaren 28(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • LekuaGernika-Lumoko Kultur Etxea
    Foruen Plaza, z/g
    Gernika-Lumo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Gernika-Lumoko Kultur Etxea, Gernika-Lumo

Non