2026ko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Bost Punta jaialdiak abuztuaren 4an (asteartea) emango dio hasiera programazioari, 20:00etan, Ziudadelako barrutian. Abuztuaren 20ra (osteguna) bitarte, kale- eta zirku-ikuskizunak, eta dantza, jauziak eta akrobaziak uztartuko dira. Hauek dira lehenengo asterako proposatzen diren ikuskizunak: masta txinatarra, jauziak eta akrobaziak barne hartzen dituen 1er KM, ADM konpainiaren eskutik; zirku garaikideko En ruta (Bidean) eta Aske, Capicua eta Asvin & Pia konpainien eskutik hurrenez hurren.
Bigarren astean, Alas Circo konpainiaren Cateura ikuskizunak gizon-emakumeok naturan dugun eraginari eta mundu jasangarriagoa eta atseginagoa eraikitzeko apustuari buruz hausnartzeko gonbita eginen du; La Côte Folle konpainiaren Entre bous i vaques (Basoen eta behien artea) ikuskizunak, berriz, elkarlaguntza jorratuko du sentikortasunez eta umorez. Hirugarren asteak ikuskizun hauek barne hartzen ditu: zirku garaikidea zaurgarritasuna eta arriskua esploratzeko baliatzen duen Antes de caer (Erori aurretik), Barreto y La Victoria konpainiaren eskutik; umorez, musikaz eta energiaz betetako Sinfonika Afonika, Zirika Zirkus konpaniaren eskutik; lan-munduari begirada zentzugabea eta kritikoa egiten dion Pifia (Hanka-sartzea), Totapedra konpainiaren eskutik; eta pertsonek planetan dugun eragin positibo zein negatiboaz kontzientziatzeko gonbita egiten duen Gaïa, Bivouac konpainiaren eskutik.
BOST PUNTA Ziudadela. Abuztuak 4 – 20. 20:00
Abuztuak 4, asteartea
Abuztuak 5, asteazkena
Abuztuak 6, osteguna
Abuztuak 10, astelehena
Abuztuak 11, asteartea
Abuztuak 17, astelehena
Abuztuak 18, asteartea
Abuztuak 19, asteazkena
Abuztuak 20, osteguna