Objektu-biltzaileentzako lantegi bat, non ehun-karratu bat manifestu batean nola bihurtu daiteken elkarrekin aztertuko dugun, gure nahiak, memoriak eta jakintzak zaindu, gorde eta garraiatzera gonbidatuko gaituena.
Tailer honek zapia eguneroko objektu hutsetik harago ulertzea proposatzen du: memoria, irudimena eta erresistentzia kolektiboa ehuntzeko gailu politiko eta sortzaile gisa.
Lau saiotan zehar, Ursula K. Le Guin-en La teoría de la bolsa de la ficción liburutik abiatuta, zapiaren ideia landuko dugu, parte-hartzaileen kezkak, memoriak eta aldarrikapenak biltzeko tresna aktibo moduan. Nola bihur daiteke zapia bandera, manifestu, mapa edo jolas?
70 × 70 cm-ko euskarri baten gainean, irudia, testua, marrazkia eta collagea uztartuz, parte-hartzaile bakoitzaren artxibo pertsonaletik abiatutako "edukiontzi-zapiak" diseinatuko ditugu. Horretarako, testuen irakurketa, erreferentzia bisualak eta sorkuntza plastikoa landuko ditugu. Azkenik, emaitzak digitalizatu eta ehun gainean inprimatuko dira.
Proposamen honekin, esperientzia eta bizipen pertsonaletatik abiatuta geure buruari galderak egitea eta pentsatzera gonbidatzen dugu, jantzi sinple hau, zapia, erresistentzia kolektiboko gailu politiko gisa, gure oraina partekatu, dinamikak irudikatu eta sortzeko aukera emango diguna.