Hiru gauez jarraian, publikoak film berrien programazioaz gozatu ahal izango du Chillida Lekuren esparru berezian. Museoak A contracorriente Films zinema-banatzaile eta -ekoizlearekin bat egin zuen berriro ere, europar zineman eta zinema independentean espezializatua, museo-espazioa aire zabaleko zinema-areto bihurtzeko.
19:00etatik aurrera, Chillida Leku bisitatu ahal izango da ilunabarraren argitan, eta, ondoren, kalitatezko zinemaz gozatzeko aukera izango da, aparteko ingurune batean.
Larunbatean baserria itxita egongo da, baina kanpoko guztiak bisitatu ahal izango dira.
Hamakak jarriko dira bertaratzen diren guztien eskura, baina pelikulaz eroso gozatzeko, berokia, manta edo antzeko jantziren bat ekartzea gomendatzen dizugu, eguzkia sartu ondoren tenperaturak nabarmen jaisten baitira.
Lurra Kafeak piknik bat eskainiko du aire zabaleko zinema-gau hauetarako. Gure pack eskaintza bereziak prezio merkeetan aprobetxa ditzakezu (webgunean bakarrik daude eskuragarri).
Sarrera aukeratu ondoren, pack horietako bat gehitu dezakezu aldez aurretik reserbatzeko.
Abuztuak 6, osteguna
Abuztuak 7, ostirala
Abuztuak 8, larunbata