Elvi bentrilokuoa da, eta umorearen eta entretenimenduaren munduan aritzen da. Bentrilokuoa mago bat da. Ahotsaren hainbat erregistroren bidez, hainbat objekturi eta panpinei bizia emateko ilusioa sortzen du eta, are gehiago, ikusleen artetik aukeratutako pertsonei ahotsa emateko ere.
Jendeari barrea eragitea maite du; horregatik, bere ikuskizunean bentrilokia eta maletatik ateratzen dituen panpinak -Enekitxu, Madame Zou Zou, Iñasius...- erabiltzen ditu komediari eta umoreari bide emateko.