Outgravity METALMODERNO/DJFH estiloa jorratzen duen taldeak 2017an eman zituen lehen urratsak Gasteizen. Bere musika-proposamenak riff indartsuak, pasarte melodikoak eta energia handiko zuzenekoak uztartzen ditu.
Rock eta metal alternatiboaren barruan kokatzen den arren, hainbat estilo eta erreferentziaren eragina jaso du, hala nola Alter Bridge, Queens of the Stone Age, Marmozets, Muse, Toundra edo Royal Blood taldeena, nortasun propioa duen soinu garaikidea eraikiz.