Musika klasikoko zikloa Araban 2026

Harana 2026(e)ko abuztuaren 6(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Musika klasikoko zikloa Araban 2026

Abuztuan, berriz ere musikaz beteko da Araban, Musika Klasikoaren Zikloaren edizio berri batekin. Proposamen hori sendoa da, eta lurraldean barrena ibiliko da, hainbat herritan kalitate handiko kontzertuak eginez.

2026ko edizio honetan, zikloak lurraldeko kuadrilletan banatutako sei kontzertu eskainiko ditu, hauetan: Done Bikendi Harana, Iekora, Argantzon, Berganzo, Zalduondo eta Aramaio.

Programa abuztuaren 6an hasiko da Done Bikendi Haranako elizan, Iñaki Bermúdez saxofonistaren eta Yume Takasaki pianistaren emanaldiarekin. Horiek The 4 lost greek melodies / Lau melodia galduak interpretatuko dute, Ravel, Guinovart, Guridi eta Miquel de Jorgeren obrekin.

Hurrengo egunean, abuztuaren 7an, Iekoran, KamBrass Quintet-en txanda izango da. Transfoliación: metamorfosis de la folía aurkeztuko du: musika ibilbide bat Jan Bach, Juan del Encina, Falla, Lully eta Zabaletaren piezekin.

Zikloak abuztuaren 15ean jarraituko du Argantzonen, María Zubimendik eta Garazi Navasek osatutako Expressio Duo-rekin. Elementuak programa eskainiko dute, Aita Donostia, Guridi, Rameau, Rebel eta Lullyren lanekin.

Abuztuaren 21ean, Berganzon, Edurne Ruiz mezzosopranoak eta Iñar Sastre pianistak Falla 150: entre maestros, amigos y herederos errezitaldia aurkeztuko dute, Falla, Granados, Ginastera, Ravel, García Lorca eta Pedrellen lanak biltzen dituen errepertorio batekin.

Abuztuko azken astean, abuztuaren 28an, Zalduondon, Trío Rodinek Romeo & Julieta 2.0 interpretatuko du, Prokofiev eta Bernsteinen konposizioekin.

Amaitzeko, abuztuaren 29an Aramaion Seikilos laukotea izango da. Laukote horrek zikloari amaiera emango dio Tradición europea, voz vascarekin, Usandizaga, Schubert eta Serranoren obrak konbinatzen dituen programa batekin.

Ohi bezala, sarrera doan izango da, tokiak bete arte.

Emanaldien egutegia:

  • Abuztuak 6 - Done Bikendi Harana

Iñaki Bermúdez (saxofoia) & Yume Takasaki (pianoa)
The 4 lost greek melodies / Lau melodia galduak
Ravel, Guinovart, Guridi eta Miquel de Jorgeren obrak

  • Abuztuak 7 - Iekora

KamBrass Quintet
Transfoliación: metamorfosis de la folía
Jan Bach, Juan del Encina, Falla, Lully eta Zabaletaren obrak. 

  • Abuztuak 15 – Argantzon

Expressio Duo
Elementuak
Aita Donostia, Guridi, Rameau, Rebel eta Lullyren obrak. 

  • Abuztuak 21 - Berganzo

Edurne Ruiz (mezzosopranoa) & Iñar Sastre (pianoa)
Falla 150: entre maestros, amigos y herederos
Falla, Granados, Ginastera, Ravel, García Lorca eta Pedrellen lanak. 

  • Abuztuak 28 – Zalduondo

Trío Rodin
Romeo & Julieta 2.0
Prokofiev eta Bernsteinen obrak. 

  • Abuztuak 29 – Aramaio

Seikilos laukotea
Tradición europea, voz vasca
Usandizaga, Schubert eta Serranoren obrak. 

araba.eus

Laburrean

Non