Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: Umore txokoa: "Yo y mis circunstancias" + "Life is simpol"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Abuztuak 6
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: Umore txokoa: "Yo y mis circunstancias" + "Life is simpol"

Denok egingo diogu aurre bizitzako une harrigarri bati: noiz konturatzen zara zahartzen ari zarela! Zahartzaroarekin lotzen zenituen hainbat sintoma eta zuri gertatzen ari zaizkizu. Aldaketa fisikoak, izaerakoak, harremanetako eta azpiko erropan aldaketak. Gidabaimena, IATko eta tailer bateko esperientziak, hanka-sartzeak, aseguruak, publizitatea… Gurutze Beitiak horri guztiari umore handiz aurre egiteko gida praktikoa aurkezten digu "Ni eta nire gorabeherak" bakarrizketan.

"Life is simpol" lanean, berriz, Maria Cruickshankek hainbat hasunarketa oholtzaratuko ditu, hala nola, gizartea erritmo bizian doala aurrera, dena daukagu eskura, baina jada ez zaigu astirik geratzen hausnartzeko, gure ohiturak, ideiak, bizimodua... nondik datozen eta norantz goazen galdetzeko.

Umorezko bakarrizketaren bidez gaur egun bizi ditugun egoerez hitz egingo dugu, eta komediaren bidez eguneroko esperientzietan murgilduko gara, emakumeei ematen zaien tratua zalantzan jarriz, baita gizarte patriarkal batek ezartzen dituen presio eta helmugak ere.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 6
  • Ordutegia19:30-20:30
  • LekuaPrado parkea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non