Harresietako Jaialdia 2026: Dantza Zoroan 2026

Pamplona/Iruña 2026(e)ko abuztuaren 8(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 22(e)ra
  • Harresietako Jaialdia 2026: Dantza Zoroan 2026
    "Todo este ruido (Zarata hau guztia)", Qabalum konpainia

2026ko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.

DANTZA ZOROAN JAIALDIA. Zaldi Zuria – Barbazan ingurabidea – Jito Alai frontoia. Larunbatetan. Abuztuaren 8tik 22ra. 20:00.

Bueltan da Dantza zoroan, gune ireki eta ezohikoetan dantza egiteko dantza-jaialdi ibiltaria: Zaldi Zurian eta Barbazán Apezpikuaren ingurabidean antolatuko da abuztuaren 8tik 22ra bitarteko larunbatetan, arratsaldeko 20:00etan. Egun bakoitzean hiru proposamen daude, eta ikuskizun hauek osatzen dute lehen proposamena: The Concept konpainiaren Nakama, Carmen Fumero & Dácil Gonzálezen A ojo (Begi hutsez) eta Qabalum konpainiaren Todo este ruido (Zarata hau guztia). Carmen Larraz dantzari eta koreografoak zuzendutako parkour-talde batek gidatuta, ikusleek Barbazán Apezpikuaren ingurabidean barnako harresiko hainbat puntutan eginen diren ikuskizunez gozatzeko aukera izanen dute, eta Zaldi Zuriaren zokoa izanen da abiapuntua.

Aurtengo edizioko programazioa prestigio handiko estatuko eta nazioarteko konpainiek osatzen dute, baita hasi berri diren sortzaileek ere. Proposamenen artean nabarmentzekoa da Greziako Danae & Dionysios konpainiarena: taldeak bost kontinenteetan barna egin du bira, nazioarteko hainbat sari jaso ditu eta Uncia ikuskizuna aurkezten du, metamorfosia eta gorputzek etengabe eraldatzeko duten gaitasuna inspirazio-iturri dituen sorkuntza. Halaber, kubatar jatorriko Bartzelonako The Concept konpainiak hartuko du parte: Nakama aurkeztuko du, adiskidetasun-, kidetasun- eta laguntasun-loturari erreferentzia egiten dion termino japoniarrean inspiratutako sorkuntza. 

Estatuko sortzaileei dagokienez, Madrilen bizi diren Carmen Fumero & Dácil González kanariarrak ditugu: A ojo (Begi hutsez) aurkeztuko dute, ikusle-entzuleak pertzepzioaz eta begiradaz hausnartzera gonbidatzen dituen sorkuntza. Eta Valentziako Erkidegotik Eyas Dance Project konpainiaren Júpiter + Jaguar, basatasuna, sentsualitatea eta jolasa uztartuta askatasunerantz eta hedapenerantz bidaia egiten duen proposamena. Horrez gain, Wonderground konpainiak The Falling Man taularatuko du, eroriko fisikoaren, galera emozionalaren eta talde-memoriaren arteko lotura esploratzen duen dantza akrobatikoko bakarkakoa.

Qabalum konpainia nafarrak ere parte hartuko du: Todo este ruido (Zarata hau guztia) taularatuko du, eta bertan korapilatu, gainjarri eta drone baten inguruan orbitatzen duten bi interprete arituko dira. Aimar Odriozolaren konpainiak Hau zulo hontan taularatuko du, bost dantzarik dantzaturiko proposamena, eta bertan dantza eta antzerkia hiri-espaziora egokitzen dira, kalea eszenatoki bizi bihurtuta. Anouar Merabet ere, Polina Tiabutekin batera, parte-hartzaileetako bat izanen da: El eco en la línea (Oihartzuna lerroan) eskainiko dute, eta bertan akademia eta disidentzia bateratzen duen mugimenduaren kartografia marrazteko beren ibilbideak gurutzatzen dituzte. Nafarren programazioa osatzeko, Erain konpainiak Sin fichero adjunto (Fitxategi erantsirik gabe) taularatuko du, ziurgabetasunari, jarraibide faltari eta jarraitu beharreko bidearen etengabeko bilaketari buruz hausnartzen duen proposamena.

DANTZA ZOROAN, Abuztuak 8 – 22. Larunbatetan 20:00etan

  • Abuztuak 8, larunbata: 

    • Nakama. The Concept konpainia

    • A ojo (Begi hutsez). Carmen Fumero eta Dácil González.

    • Todo este ruido (Zarata hau guztia). Qabalum konpainia

  • Abuztuak 15, larunbata: 

    • Júpiter + Jaguar. Eyas Dance Project

    • The falling man. Wonderground

    • Hau zulo hontan. Aimar Odriozola

  • Abuztuak 22, larunbata: 

    • El eco en la línea (Oihartzuna lerroan). Anouar Merabet & Polina Tiabut

    • Sin fichero adjunto. (Fitxategi erantsirik gabe) Erain

    • Uncia Danae & Dionysios

pamplona.es

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko abuztuaren 8(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 22(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZaldi zuria, Barbazán Apezpikuaren ingurabidea eta Jito Alai pilotalekua
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non