Igeldoko Harria / Uliako Harria

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abuztuak 8
  • Igeldoko Harria / Uliako Harria

Aurten ere, harrijasotzaileek 135 kilo inguruko Igeldoko harria, Igeldoko labarretatik ateratakoa, altxatuko dute, Trinitate plazan.

Parte hartzaileak: Hodei Amezcua (Etxabakoitz), Aimar Ardanza (Elorrio), Oier Azpeitia (Zarautz), Eneko Bilbao (Kortezubi), Gorka Etxeberria (Orio), Aimar Galarraga (Orio), Jon Gisasola (Mallabia), Mikel Lopetegi (Zarautz), Beñat Telleria (Lasarte) eta Aratz Zubeldia (Zarautz).

Hirugarren aldiz, lehiaketa honen emakumezkoen bertsioa egingo dugu: Uliako Harria. Harri irregularra, manipulatu gabea, 70 kiloko pisua duena, Uliako itsaslabarretatik ateratakoa da, gure emakume kirolarien artean ere harri-jasotzea sustatu eta zabaltzeko.

Parte hartzaileak: Ane Cestau (Barañain), Olaia Esnaola (Azpeitia), Maddi Guesalaga (Zarautz), Estefania Echeveste (Ituren), Julia Martinez (Palazuelos de Eresma), Malen Morandeira (Aia), Lierni Osa (Zarautz) eta Maddi Salterain (Zarautz).

SARRERAK

Sarrera orokorrak online eros daitezke uztailaren 28tik aurrera.

Prezio murriztukoak (pentsiodunak, langabetuak, 30 urtez azpikoak / 4,80?) Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan soilik, uztailaren 28tik aurrera.

Probaren egunean, sarrerarik izanez gero, Trinitate plazan bertan erosi ahal izango dira.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 8
  • Ordutegia18:30
  • LekuaTrinitate plaza
    Donostia / San Sebastián
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non