Makriba lau gazte gasteiztarrek osatutako taldea da. Proiektu musikala organikoki garatuz joan da azken urteetan, apurka-apurka soinu propioa sortuta. Rock progresibo melodiko koloretsua egiten dutela esan daiteke, nahiz eta beste genero batzuetako elementuak izan.