La Cubana: "La cuisine de ma cousine" (Bilbo)

Bilbao 2026(e)ko abuztuaren 13(e)tik 2026(e)ko irailaren 13(e)ra
  • La Cubana: "La cuisine de ma cousine" (Bilbo)

La Cubana agertokietara itzuliko da, izenburu frantsestua duen “komedia ero” batekin. La cuisine de ma cousine (La cocina de mi prima) “sukaldaritzako melodrama” bat da (“made in” Cubana, bere erara egindakoa): oraingo honetan, gastronomiaren munduan murgiltzeko balioko digu eta, ohikoak dituzten osagaiak erabilita —umorea, musika, abestiak, kolorea, erritmoa, sorpresak, parte hartzea eta, oraingoan, baita bertako konplizitate handia ere—, azkenaldian guztiok hartu gaituen “zoramen gastronomiko” horretan barrenduko gara. Zoramena ez da soilik “aho txikientzat” egindako platerak dastatzean ongi jateagatik sortzen, baizik eta baita “itxurak egiteko” behar horregatik ere, denek jakin dezaten zer jaten ari garen eta non jaten ari garen. Arriaga Antzokia munduko gastronomiaren epizentro bihurtuko da udara honetan. Eta horixe da oraingoz esan dezakegun guztia…

Zuzendaritza: Jordi Milán.
Gidoia: Jordi Milán, Toni Sans y Rubèn Montañá.
Jatorrizko musika: Albert Mora.
Eszenografia: La Cubana y Cesc Colomina.
Jantziak, pertsonaiak sortzea: La Cubana, Leo Quintana, Raúl Herrera.
Konpainia: Xavi Tena, Alex Gonzàlez, Montse Amat, Toni Sans, Rubèn Montañá, Ariadna Clapés, Álex Rodríguez, Lourdes Doménech, Aina Quiñones.
Koreografia: Leo Quintana.
Diseinu grafikoa: Raúl Pascuali.

Prezio Murriztuko egunak

ABUZTUA
13, 14, 15, 16 - 19:00 h.

Prezio orokorra egunak

ABUZTUA
19, 20, 21, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 - 19:00 h.

IRAILA
2, 3, 9, 10 - 19:30 h.
4, 5, 11, 12 - 17:00 h. eta 21:00 h.
6, 13 - 19:00 h.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLa Cubana
  • Data 2026(e)ko abuztuaren 13(e)tik 2026(e)ko irailaren 13(e)ra
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa24 / 48 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non