Zirkuak abuztuaren 14an irekiko ditu bere ateak eta –azken urteetan bezala– parkea eta Zumalacarregui etorbidea lotzen diruen igogailutik hurbilen dagoen eremuan egongo da.
Era berean, muntaketa-aldia berdina da guztientzat, bereziki konplexuak diren aparatuentzat izan ezik, horien kasuan pixka bat luza baitaitezke. Zehazki, abuztuaren 10eko 09:00etatik irailaren 9ko 22:00etara arte.
Aurten, berritasun gisa, zirkuak gaueko ikuskizun bat programatuko du hamasei urtetik gorako ikusleentzat. Aste Nagusian 23:00etan hasiko da emanaldia (su artifizialen ondoren). Gainerako egunetan, 21:30ean izango da ikuskizuna.