2026ko Bidasoa Folk jaialdiaren barne.
Bi hizkuntza, ahots bat: Julie Baionan jaio eta Uztaritzen hazitako idazle, musikagile eta kantari gazte bat da. Bere abestien bidez, Juliek zintzotasunez eta pasioz partekatzen du dena. Frantsesez eta euskaraz idazten du, sustraiak eta emozio lurperatuak hain ongi daramatzaten bi hizkuntza.
Bere lehen albuma «EKLORE», lore bat bezala ireki eta bere burua entregatu beharretik sortu zen, bere lore-hostoak lehen aldiz irekitzen dituelarik. Isilpean gordetako emozioak doinu bihurtzen ditu horrela. Gai pertsonalak bai eta unibertsalak uztartzen ditu bertan: desberdintasuna, askatasuna, sentiberatasuna, dolua, oroitzapenak... agerian utziz. Eszenatokian, inolako filtrorik gabe aurkezten da, publikoarekin lotura zintzoa sortzea bilatzen du, gogoratuko dituzuen doinuekin zintzilik den unea.
María Fernández Benítez, “Terremoto” ezizenez ezaguna, bere aita eta aitona bezala, kantuan erreferenteak biak, ezizenari ondo erantzuten dio. Bere kantuak, arbasoen indarra transmitzen du eta, aldi berean, azala hautsi eta bide berriak bilatzeko gaitasuna erakusten du. Bere “Manifiesto” lana bilaketa emozional bat da, expiazio eta alaitasunezko bidaia, maitasun istorio baten sustrai gordinean bertan hasi eta buleria batzuen zalapartarekin amaitzen dena.
Bere emozioen saiakera labur honetan, María Terremoto letra eder bezain zintzoekin azaltzen du bere kezken literatura. Garbitasuna dago, sinpletasuna eta sakontasuna, Maríak berak dioen bezala “puruak ez baitu zertan sinplea izan, h ala badirudi ere”. Badago lan honetan, aspaldiko doinuen mamia, eskuarte digitalik gabe, ekoizpena aspaldiko benta bateko geletako batean grabatu izan balitz bezala. “Dagoena dago” dio Mariak. Eta horrela hasta da etorkitzuna.