Bidasoa Folk 2026

Irun 2026(e)ko abuztuaren 21(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • Bidasoa Folk 2026

Abuztuaren 21etik 23ra, Bidasoa Folk jaialdiaren XXV. edizioa egingo da, Bidasoa-Txingudiko eskualdeko kultur hitzordu nagusietakoa eta mugaz gaindiko lankidetzaren adibide finkatua dela berretsiz.

Abuztuaren 21, 22 eta 23an, Irun, Hondarribia eta Hendaia tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko loturaren erakusgarri bihurtuko dira, sustraiko musiken eta bestelako herri-adierazpen kulturalen bitartez.

Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udaletako kultur sailekin batera, Bidasoa-Txingudiko eskualdearen nortasun kulturanitza nabarmentzen duen programa osatu dute, gure sustrai kulturalei balioa ematen diena. Jaialdia, gure lurraldeko kulturaniztasunaren elkarbizitza indartzen laguntzen duen ekitaldia da.

Abuztuak 21, Hendaia (Gaztelu zahar frontoia)

Abuztuak 22, Hondarribia (Arma plaza)

Abuztuak 23, Irun (Junkal plazatxoa)


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko abuztuaren 21(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • LekuaHendaia, Hondarribia eta Irun
    Irun
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Irun

Non