Bidasoa Folk 2026: Caamaño & Ameixeiras + Xabi Aburruzaga

Irun 2026(e)ko Abuztuak 23
  • Bidasoa Folk 2026: Caamaño & Ameixeiras + Xabi Aburruzaga

2026ko Bidasoa Folk jaialdiaren barne.

Sabela Caamañok (akordeoi kromatikoa) eta Antía Ameixeirasek (biolina eta ahotsa) osatzen dute Caamaño & Ameixeiras, musikarekin eta erroko dantzarekin lotutako bikote galiziarra. Sortu zenetik, 2018an, bikote honek ibilbide luzea du, bai nazio mailan, bai nazioartean. Tradizioa abiapuntutzat hartuta, bikoteak hizkuntza propio eta bakarra sortzea lortzen du, herrikoiaren esentziari eusten dioten konposizio eta moldaketa pertsonal eta biziekin, baliabide garaikideak txertatuz eta emozioa lehen planoan kokatuz.

Lehen diskoarekin izandako arrakastaren ondoren, 2023ko urrian bigarren diskoa, Aire! (Segell Microscopi 2021) kaleratu du bikoteak 2023ko urrian.

Quitar o aire (Raso Estudio, 2023) lanean, Hevi (Maland romeda) ekoizpenaren gidaritzan, Caamaño & Ameixeirasek musikaren kodeak errotik birdefinitzen eta eguneratzen dituzte, haien soinuari bolantazo bat emanez, mistika eta sakontasuna goratuz eta tradizio galiziarraren eta iberiarraren sonoritatea generoetako bazterretatik ateratzen saiatuz, plano frontalagoetara eta musiken birulentziara eramanez.

Xabi Aburruzagak trikitia berrasmatzen duen zuzeneko zirraragarria eskaintzen du, euskal musika tradizioa eta munduko hainbat lekutako folk influentziak uztartuz. Maila handiko bandak lagunduta, emozioa, energia eta eszenaratze zaindua uztartzen ditu bere ikuskizunak, kontzertu bakoitza gertuko, jaialdiko eta sentsibilitatez betetako bidaia musikal bihurtuz. Taldea bost musikarik osatzen dute: Eriz Perez, gitarra akustikoa; Jon Cañaveras, baxua; Ruben Isasi, txalaparta, perkusioa, flauta; Iñigo Olazabal, txalaparta, perkusioa).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaPlazoleta del Juncal
    Irun
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Irun

Non