Bilboko Aste Nagusia 2026 (Evaristo Churruca kaia): Kalàscima

Bilbao 2026(e)ko Abuztuak 25
  • Bilboko Aste Nagusia 2026 (Evaristo Churruca kaia): Kalàscima

Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren barruan.

23:30ean aurreikusitako gaueko kontzertuak Plaza Barrian egin ohi dira eta agertoki berria Evaristo Churruca kaia izango da, saskibaloi-kantxen eremuan.

Evaristo Churruca kaiak horrelako ikuskizunak hartzeko behar diren baldintzak betetzen ditu; izan ere, espazio zabala eta irisgarria da, eta urtero milaka pertsona biltzen dituen programazio baten formatua eta funtsa mantentzeko edukiera nahikoa dauka.

Edizio honetan, kontzertu horiek protagonismo berezia hartuko dute, besteak beste, reggae, flamenko, folk, swing eta antzeko soinuen presentzia nabarmenagatik. Soinu horiek zortzi gauez jarraian entzungo dira, abuztuaren 22tik 29ra bitartean, 23:30etik aurrera.

Abuztuaren 25a, martitzena, Italiako folkaren txanda izango da Kalàscima taldearekin, Italiako world music-eko talderik ospetsuenetako bat. Bandak bere soinu propioa garatu du, sustrai mediterraneoak, elektronikoak eta folk elementu garaikideak fusionatzen dituena.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 25
  • Ordutegia23:30
  • LekuaEvaristo Churruca kaia (saskibaloi-kantxak)
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Ikusi agenda Bilbao

Non