Bilboko Aste Nagusia 2026 (Gizakundearen Eliza): Osimun Quartet

Bilbao 2026(e)ko Abuztuak 27
  • Bilboko Aste Nagusia 2026 (Gizakundearen Eliza): Osimun Quartet

Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren barruan.

Gizakundeko Musika Klasikoaren Zikloak, Aste Nagusiko musika-programazioaren hitzordu sendoenetako batek, 27. edizioa beteko du aurten goi-mailako zortzi talde bilduko dituen egitarau batekin, non askotariko estiloak jorratuko diren eta euskal kutsua nabarmen izango den. Guztiz, zortzi kontzertu egongo dira, abuztuaren 22tik (larunbata) 29ra (larunbata) bitartean, denak 20:30ean eta sarrera doan tenpluko edukiera bete arte.

Abuztuaren 27an, ostegunean, Osimun Quartet saxofoi talde gaztearen txanda izango da. Laukoteak uztartu egiten ditu tradizio klasikoari dion errespetua eta hauskortasunerako eta esperimentaziorako irekita egotea, eta ikuspegi horretatik beratik helduko diote "Gelditasunetik mugimendura" programari. Bertan, bulkada musikalaren formak aztertuko dituzte, hasi kontenplazio sakonetik eta dantza eta mugimendu biziagora arte, eta Joseph Haydn, Fanny Hensel-Mendelssohn, Felix Mendelssohn Bartholdy, György Ligeti, Béla Bartók eta Joan Pérez Villegasen obrak interpretatuko dituzte.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 27
  • Ordutegia20:30
  • LekuaGizakundearen Eliza (Atxuri)
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bilbao

Non