Bilboko Aste Nagusia 2026 (Evaristo Churruca kaia): Bilbao Reggae Splash 2026

Bilbao 2026(e)ko Abuztuak 28
  • Bilboko Aste Nagusia 2026 (Evaristo Churruca kaia): Bilbao Reggae Splash 2026
    Earl Sixteen

Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren barruan.

23:30ean aurreikusitako gaueko kontzertuak Plaza Barrian egin ohi dira eta agertoki berria Evaristo Churruca kaia izango da, saskibaloi-kantxen eremuan.

Evaristo Churruca kaiak horrelako ikuskizunak hartzeko behar diren baldintzak betetzen ditu; izan ere, espazio zabala eta irisgarria da, eta urtero milaka pertsona biltzen dituen programazio baten formatua eta funtsa mantentzeko edukiera nahikoa dauka.

Edizio honetan, kontzertu horiek protagonismo berezia hartuko dute, besteak beste, reggae, flamenko, folk, swing eta antzeko soinuen presentzia nabarmenagatik. Soinu horiek zortzi gauez jarraian entzungo dira, abuztuaren 22tik 29ra bitartean, 23:30etik aurrera.

Bilbao Reggae Splash 2026ren XXXIII. edizioak reggae musikaren bi erreferente elkartuko ditu agertoki berean abuztuaren 28an, ostiralean: Earl Sixteen eta Lone Ark meets Message. Earl Sixteen, Jamaikako reggaearen ahotsik enblematiko eta errespetatuenetako bat, Aste Nagusira iritsiko da, Euskadin ia hogei urteren ondoren eskainiko duen lehen kontzertuan. Horretarako, Lone Ark meets Message talde berezia izango du lagun; Roberto Sánchez (Lone Ark) kantabriarrak —abeslari, musikari eta ekoizleak— gidatutako egitasmoa da, eta bertan bere azken lana, Singers & Players, aurkeztuko du.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 28
  • Ordutegia23:30
  • LekuaEvaristo Churruca kaia (saskibaloi-kantxak)
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Bilbao

Non