Bilboko Udalak “Eszena Kalera” antolatu du beste behin; hau da, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena. Bilboko auzoetan, 17 euskal konpainiak 32 emanaldi eskainiko dituzte irailaren 30a arte.
Programa gustu eta publiko guztietarako pentsatu da, eta hainbat arte-diziplinatako emanaldiak eskainiko dira; hala nola, zirkua, magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia, clown-ak, dantza, musika eta dantza, txotxongiloak edo diziplinarteko emanaldiak. Euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira, eta batzuk elebidunak eta testu gabeak ere izango dira.
Tartean izango diren jardueren artean, familia osoari zuzendutako zirku tailer ireki bat egongo da. Zirkugintza konpainiak egingo du irailaren 12an, larunbata, 12:00etatik aurrera, Casilda Iturrizar parkean, eta 120 minutukoa izango da. Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute, maila desberdinetako erronketan. Tailerrak lau gune izango ditu: Txiki txoko (5 urte arte), Airekoak, Malabareak eta Orekak.
Irailak 2
Irailak 3
Irailak 5
Irailak 6
Irailak 7
Irailak 9
Irailak 10
Irailak 11
Irailak 12
Irailak 14
Irailak 15
Irailak 16
Irailak 17
Irailak 18
Irailak 19
Irailak 21
Irailak 22
Irailak 23
Irailak 24
Irailak 25
Irailak 26
Irailak 28
Irailak 29