2026ko Eszena Kalera jaialdiaren barne.
Argilunak: diziplinarteko kale emanaldi bat da, dolu-prozesu batetik sortu dena. Bizitzan aurki ditzakegun askotariko mugei buruzko hausnarketa sakona du oinarri.
Zuloa: emakumeen isilpeko istorioei eta oroimen kolektiboari ahotsa ematen dien pieza da. Gorputzaren doinuak mugimenduan jartzen ditu, zintaren gainean dantzatuz. Ikusgarritasunaren eta zaurgarritasunaren arteko mugan, oreka eta sendotasunaren arteko bidaia poetikoa proposatzen du.