2026ko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.
Sonus Fossio, edo soinu-indusketa, materiala agerira ekartzeko eta ezkutuan dagoena ikustarazteko akzio da. Oihanak sortze-prozesuko materiala aurkezten du; Lorea Burgerekin sortutako koreografiak, RRUCCULLAren soinu eraikuntzak eta Iker Gozategiren eta Etanowskiren ikus-entzunezko materiala.
JARANA desagertu diren edo desagertzeko arriskuan dauden taldeko ohitura eta praktika tradizionalak ikertzen ditu. Gogoeta egitera gonbidatzen duen proposamena da: alde batetik, ospakizun tradizionalak zaintzearen garrantzia azpimarratzen du, eta, bestetik, etengabe aldatzen eta gero eta teknologikoagoa den mundu batean adierazpen kolektiborako forma berriak esploratzera bultzatzen du.