Arabako Antzinako Musika Astea 2026: Intonationes

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Irailak 17
  • Arabako Antzinako Musika Astea 2026: Intonationes

2026ko Arabako Antzinako Musika Astearen barne.

Desagertu eta ia hirurogeita hamar urtera, 1792ko eskuizkribu bat aurkitu zuten katedral honetako sakristiaren azpiko gela batean, ziur aski, XVI. mendeko original baten kopia. Rafa Mendialduaren eta Manu Sagastumeren ikerlanari esker, eskuizkribua identifikatu eta gure eskuetara iritsi zen, agiriaren sekretuak argitzen saiatzeko

Eskuizkribuak Cristobal de Moralesen Hildakoen Ofizioa jasotzen du, aldaera arin batzuk eta egile ezezaguneko zenbait errespontsu gorabehera (horietako bi, argi eta garbi, Errenazimentukoak dira), baita Hildakoen Meza bat ere. Eskuizkribuak Sevillako maisuari egozten dion meza argitaragabe hau XVI. mendearen lehen erdiko errepertorio mota jakin batekoa da, eta horren adibide oso gutxi daude Europan. Programak eskuizkribuaren Errenazimentuko orrialdeak berreskuratuko ditu eta XVI. mendeko polifonista handienetako baten lau ahotseko meza ezagunaz osatuko ditu.


Laburrean

Non