2026ko Zirkualde - Errekaldeko Zirku Jaialdiaren barne.
Lau egunez, Errekaldeko El Fango Kiroldegia, DANTZA BERTIKALAren inguruko tailer, mahainguru, ponentzia, jam session, hitzaldi edota bideo sorkuntzarako espazioa bilakatuko da. Europa osotik etorritako dantzari eta koreografoak bilduko ditu, Topaketaren nazioarteko izaera inoiz baino nabarmenago den honetan, California, Portugal eta Kataluniatik etorritako irakaslekin, besteak beste.