Gasteizko Udal Musika Banda: 2026-2027ko abonamendu-denboraldia

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko irailaren 23(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • Gasteizko Udal Musika Banda: 2026-2027ko abonamendu-denboraldia

Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandak 2026-2027ko abonamendu-denboraldia prestatu du, izenburu honekin: El sonido de la existencia (esistentziaren soinua). Horrela, Gasteizko taldeak 10 kontzertu eskainiko ditu irailaren 23tik maiatzaren 26ra. 

Ohikoa den bezala, proposamenak konpositore egoiliar bat, Bert Appertmont, biltzen du. Gainera, zuzendari gonbidatu gisa ere parte hartuko du kontzertuetako batean. Izan ere, Bandak denboraldi bakoitzean irekitzen ditu ateak, kolaborazio oso interesgarriekin, hala nola Renata Oliveirarena, hitzorduetako batean zuzendari lanetan ibiliko denarena. Bestalde, solista hauen kolaborazioak ere izango dira: Conrado Moya (marinba), Vincent David (saxofoia), Ramón Escalé (Hammond organoa eta abesbatzaren zuzendaritzal), Goizargi Gospel Choir (gospeleko abesbatza), David Martínez González (biolina), interpretazio-graduko ikaslea Musikenen, eta Jannicke Eide Ellingsen (bonbardinoa). 

Abonamenduen salmenta asteazken honetan, uztailaren 22an, hasiko da, 10:00etan, eta sarrera solteena irailaren 8an, 16:00etan, Udal Antzoki Sareko leihatilan (Plaza Berriko turismo-bulegoa), online, eta telefonoz (945 16 10 45). Kontzertuei buruzko informazioa guztia Udalaren webgunean dago.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko irailaren 23(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non