Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara kultur proiektu feministaren hirugarren edizioa Ziudadelako Arma aretoan antolatuko da: lau saio izanen dira, bat hilabete bakoitzeko, irailaren 24tik abenduaren 10era bitarte.
Zikloa Iruñeko Udalak antolatzen du, eta Letraheridas programak eginen ditu komisario-lanak. Egitasmoak diziplina artistiko desberdinetako emakumeen arteko topaketak proposatzen ditu elkarrizketan aritu daitezen, eta gai batean aditua den emakume nafar bat arituko da bitartekari-lanetan. Horrez gain, zuzeneko podcast bat barne hartzen du zikloak. Hauek dira gonbidatu dituzten emakumeak: Regina López Muñoz eta Lucía Bahona itzultzaileak; Marta Echeverría, María Guerra eta Pepa Blanes kazetariak; Aloma Rodríguez idazlea; eta Samantha Hudson diziplina anitzeko artista, zeinak María Barrier eduki-sortzailearekin batera podcasta gidatuko baitu.
Saioak doan dira, leku guztiak bete arte, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Programa irailaren 24an (osteguna) hasiko da, 19:00etan, Traducción literaria: revelar con mano invisible (Literatura-itzulpena: esku ikusezinaz ezagutzera ematea) saioaren eskutik: Regina López Muñoz eta Lucia Barahona literatura-itzultzaileak bilduko dira bertan, eta moderatzailea Laura Carasusan izanen da, osasun-esparruan eta argitalpen-sektorean espezializatutako itzultzailea.