Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Off Lokal, lehen atala"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Irailak 25
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Off Lokal, lehen atala"

Atal honek tokiko artistek ezohiko espazioetan antzezteko sortutako 6 pieza eszenikoak proposatzen dira. Ikusleak abiapuntu batean biltzen dira, eta leku ezezagunetatik doan eta sorpresaz beteta dagoen ezusteko ibilbide eszeniko batean barrena abiatzen dira.

Liberalia - El mono habitado

Langile batek eraikin abandonatu bat eraitsi behar du; duela hainbat hamarkada hormatu zituzten eraikin horretako ate eta leihoak. Barruan, emakume bat aurkituko du giltzapetuta. Bertako liburuzain izandakoa da, eta liburuak babesten geratzea erabaki zuen.

Langileak eraisketa etengo du, eta liburuzainari bisita egiten hasiko zaio tarteka, baita hark gomendatutako liburuak irakurtzen ere. Horrela, elkarrizketa eta irakurketa artean, izaki liluragarriz beteriko mundu liluragarri bat deskubrituko du.

Clinofilia - Ékoma Teatro

Klinofilia: ohean denbora gehiegi egoteko joera, beste ezer egiteko indarrik gabe.

50 urteko aktorea da Jaime. Aktore berri onenaren saria irabazi du eta dinosauroz jantzita jaso du, sari-banaketak bere benetako lanarekin kointziditzen baitu: enpresen ospakizunetako animatzailea da.

Antzezlan intimo honek hizpide ditu arte eszenikoen prekaritatea eta horrek osasun mentalean duen eragina, dimentsio unibertsala hartzen duen esperientzia pertsonal baten bidez.

Winnipeg 1939 - Amaia Bono, Clau_topia

Alde egitea, itsasoa zeharkatzea, atzera ez begiratzen saiatzea. Geratzea ere bada aldentzea.

Bidaia luze bat zamaontzi zahar batean, etxeko kantak, jende andana, zorabioak...

Maletak prest berrogei urtez... denbora asko al da? Aingura botatzea, geratzea, ainguratzea, errepikatzen diren istorioak... Ahanztura kontua da, ala oroimenaren erbestearena?

Objektu kontalariak, presente dauden emakumeak, falta diren hitzak. Sustrai puska batek beti dirau jatorritik gertu. Argudioak soberan, zaurietan gatza eta errima asonantea duen ezkutaleku bat... Hala izan ez balitz, beste kuku batek joko lioke.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLiberalia - El mono habitado
  • Data 2026(e)ko Irailak 25
  • Ordutegia19:30-21:00
  • LekuaSanto Domingo Plaza
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non