Antzerki jaialdia funtsezko tresna da Gasteizen eta Araban arte eszenikoak sustatzeko zereginean.
Duela bost hamarkada sortu zenetik, jaialdiak hainbat belaunalditako milaka pertsonari ireki dizkie ateak; ikusle fidel, zorrotz eta aditu horiek orain hiriko antzokiak betetzen dituzte. Gainera, erreferentziazko programa bihurtu da nazioko eta nazioarteko sortzaile askorentzat.
Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Jaialdia udazken honetan itzuliko da 34 ikuskizun ezberdinekin, 47 emanalditan eskainiko direnak, eta bitartekaritza eta programazio hedaturako 8 ekintzarekin. Jaialdia irailaren 25etik abenduaren 13ra egingo da.
51. edizio honek nazioarteko 7 proposamen hartuko ditu, tokiko sorkuntzako erabateko 6 estreinaldi, Euskadin programa honen barruan lehen aldiz ikusi ahal izango diren 6 lan, eta euskarazko 7 ikuskizun.
Programazio zabal honetan antzezleen artean honako izen hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Carolina Yuste, Eneko Sagardoy, José María Pou, Carlos Hipólito, Malena Alterio, Javier Cámara, Israel Elejalde eta Natalia Huarte. Zuzendaritzan, berriz, Sergio Peris-Mencheta, Andrés Lima, Josep Maria Mestres, Ernesto Caballero eta Pablo Remón izango dira, besteak beste.
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: egitaraua
- Irailak 25 – Off Lokal, lehen erasoa: Liberalia, Clinofilia eta Winnipeg 1939
- Irailak 26 – Off Lokal, lehen erasoa: Liberalia, Clinofilia eta Winnipeg 1939
- Irailak 27 – Off Lokal, lehen erasoa: Liberalia, Clinofilia eta Winnipeg 1939
- Urriak 2 – Off Lokal, bigarren erasoa: Nora, nora ezean, Etorkizunak dio Fuego! eta II. koadroa: Ukondoa
- Urriak 3 – Off Lokal, bigarren erasoa: Nora, nora ezean, Etorkizunak dio Fuego! eta II. koadroa: Ukondoa
- Urriak 4 – Off Lokal, bigarren erasoa: Nora, nora ezean, Etorkizunak dio Fuego! eta II. koadroa: Ukondoa
- Urriak 7 – Adolescencia infinita – Pont Flotant
- Urriak 8 – Todo terminará para Navidad – El Rayo Misterioso
- Urriak 10 – Numerical Series – TAO Dance Theater
- Urriak 15 – Sidari – Xake Produkzioak
- Urriak 16 – Firmamento – La Veronal
- Urriak 17 – El brote – Compañía Criolla
- Urriak 21 – Fronteras – Pincheforn / Check-in Producciones
- Urriak 22 – Fronteras – Pincheforn / Check-in Producciones + Teatro da mangiare? – Teatro delle Ariette
- Urriak 23 – Gigante – Teatre Romea + Teatro da mangiare? – Teatro delle Ariette
- Urriak 24 – Teatro da mangiare? – Teatro delle Ariette
- Urriak 25 – Sustrai – ZirKuSS + Teatro da mangiare? – Teatro delle Ariette
- Urriak 29 – Las hijas de Bernarda – Taiat Dansa
- Urriak 30 – Largo viaje hacia la noche – Astrea Teatro / Ágora
- Urriak 31 – Largo viaje hacia la noche – Astrea Teatro / Ágora
- Azaroak 4 – Deserto – Polifónica
- Azaroak 5 – The Common Ground – Poliana Lima
- Azaroak 7 – Constelaciones – Barco Pirata
- Azaroak 8 – Tretatxu – Anita Maravillas
- Azaroak 11 – Teoría King Kong – La Virguería / Cassandra Projectes
- Azaroak 12 – La vida extraordinaria – Producciones Teatrales Contemporáneas
- Azaroak 13 – La vida extraordinaria – Producciones Teatrales Contemporáneas
- Azaroak 15 – Farra – Compañía Lucas Escobedo
- Azaroak 19 – Rigor Mortis – Txalo Produkzioak / Tanttaka
- Azaroak 20 – Verborrea – Nave 10 Matadero / Buxman Producciones
- Azaroak 22 – Mini Break – Brodas Bros
- Azaroak 28 – A Macbeth Song – The Tiger Lillies / La Perla 29
- Azaroak 29 – Xocolat – Teatro Paraíso
- Abenduak 3 – Rojo nieve – Musaloka Kolektiboa
- Abenduak 11 – Atlas de anatomía – Paula Quintana
- Abenduak 12 – Leonora – Teatro del Acantilado / Producciones Come y Calla
- Abenduak 13 – Únicos – DA.TE Danza.