‘El público’ Lorcaren eta, oro har, Espainiako antzerkiaren obra abangoardistenetako bat da. Granadako egileak 1930. urtearen inguruan idatzi zuen testu hau, eta haren bidez eszena irauli nahi izan zuen. Iraganarekin, inertziekin, tradizioarekin eta zapalkuntzarekin hautsi nahi du, bai arlo artistikoan, bai afektiboan. Maitasunaren, antzerkiaren eta publikoaren aldeko gorazarrea da.
Oihalen atzean maitasun istorio bat garatzen da: antzezlan bateko zuzendariak maitasun harremana du Gonzalorekin, eta sentimendu horrek neurriak hartzera bultzatzen du gizarte homofobo eta aurreiritziz beteriko bati aurre egin behar ez izateko.
?El público? lanean maitasunaz eta antzerkiaz hitz egiten da. Egiaren bilaketa antzerkiaren berrikuntzarako ahalegin gisa dramatizatzen da, baina baita gizakiaren alderdirik intimo eta funtsezkoenera iristeko saiakera gisa ere.