Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Adolescencia infinita"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urriak 7
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Adolescencia infinita"

Elkarte sekretu honetako kideak oso dibertigarriak eta aspergarriak dira aldi berean, apatikoak eta sutsuak, beldurtiak eta ausartak, zuzenak eta enigmatikoak, konpromiso handikoak eta axolagabeak. Buruargiak. Datorren edozertarako prest. Une batez elkarte horretako kide izan nahiko genuke, gogora ekartzeko bizitzako une eraldatzaile horren edertasuna, plazera, mina. Nerabezaroa heldutasunetik ulertu nahi genuke, baina ezinezkoa da.

Adolescencia Infinita antzezlanean hiru heldu nerabezaroa ulertzen saiatuko dira, egungoa zein beraiek bizi izandakoa. Zer oroitzen dugu bizitzaz eta suntsipenez beteriko garai hartaz? Zer sekretu genituen ordu hartan, inoiz kontatu ez ditugunak? Zer harreman genuen helduekin? Zer nahi genuen orduan? Zerk haserretzen gintuen? Zer berreskuratuko genuke urte haietatik... eta zer ezabatuko?

Konpainiak berezko dituen umorea, samurtasuna eta ironia baliatu ditu, baita plastika zaindua, zuzeneko musika eta hormona adoleszente asko ere, eta energia eroa, parranda kontrolgabea, oihuak, barreak eta negarrak. Oraingo honetan, Pont Flotant konpainiak argi-ilunez beteriko bizi-prozesu batean jarri du fokua, alegia, harremanak izatea kostatzen zaigun etapa erabakigarri horretan.

OHARRA: ke/laino trinkoa erabiliko da, baita potentzia handiko argiak eta argi estroboskopikoak ere.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPont Flotant
  • Data 2026(e)ko Urriak 7
  • Ordutegia19:30-20:50
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non