Helduentzako antzerki tailerra (Bermeo)

Bermeo 2026(e)ko urriaren 7(e)tik 2027(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Helduentzako antzerki tailerra (Bermeo)

Helduentzako antzerki tailerra Bermeon

Bermeoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, antzerki tailer berri bat jarri du martxan helduentzat. Aurreko edizioetan hasitako bideari segida emateko sortu da, eta helburua hauxe da: herritarren artean antzerkiarekiko zaletasuna piztea, euskarazko sorkuntzarako gunea irekitzea eta parte-hartzaileen adierazteko gaitasuna indartzea.

Izena emateko epea irailaren 7an zabalduko da, eta interesa dutenek irailaren 30era arte eman ahal izango dute beren izena, Berhaz bulegoan edo udalaren egoitza elektronikoan. Tailerra 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, bereziki antzerkigintzan interesa dutenei eta beren komunikazio-gaitasunak landu nahi dituztenei.

Saioak Eneritz Artetxe aktore eta sortzaile ezagunaren gidaritzapean egingo dira. Prestakuntza-aldian, parte-hartzaileek antzerkigintzaren oinarrizko hainbat alderdi landuko dituzte, hala nola gorputz- eta ahots-adierazpena, pertsonaien lanketa, erritmoa, inprobisazioa eta testuak.

Ordutegia eta lekua: Urritik ekainera, asteazkenetan, 19:30etik 21:30era, Gizarte eta Kultura Etxean.

Informazio gehiago: Berhaz bulegora joan daiteke edo Euskara Sailarekin harremanetan jarri: 94 617 91 22 / 688 84 73 47 edo euskera@bermeo.eus.

bermeo.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko urriaren 7(e)tik 2027(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Ordutegia19:30-21:30
  • LekuaBermeoko Kultur Etxea
    Irakaskintza 14-16
    Bermeo
    Web
  • Zenbatekoa115 €
  • Ikusi agenda Bermeoko Kultur Etxea, Bermeo

Non