Hirurogeita sei minutu falta dira Gabon Gauerako...
Ekintza, sinbolo eta pultsio dramatiko komunikatzaileen segida oso bizkor baten bidez, gizarte baten egungo egoera azalduko zaigu: absurdoa, zoramenez betea, pentsamendu noragabeak eta axolagabetasuna nagusi dituena.
Testuz, irudiz eta soinuz osatutako lengoaiak aktoreen erritmo dramatikoa indartuko du, eta portaera tragikoak etengabe errepikatzen direla zainduko duen inkontziente kolektibo bat aurkeztuko digu.
"El Rayo Misterioso" antzerki-taldea 1994an sortu zen Rosario hirian (Argentina), eta harrezkero, antzerkiari eta arteari buruzko hainbat jardueratan aritu da: ikuskizunen
ekoizpena, antzezpena, dibulgazio- eta ikerketa-lanak, antzerki-areto baten kudeaketa eta “Experimenta teatro" jaialdiaren antolaketa.
Taldearen helburu nagusia antzerki-adierazpenerako forma berriak topatzea da, eta antzerki-komunikazioarekin esperimentatzea. Antzerkiak “arte” kategoria berreskuratzea nahi dute.
Nazioarteko inagurazio ikuskizuna.