Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Numerical Series"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urriak 10
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Numerical Series"

TAO Dance Theater konpainia 2008an sortu zutenetik, TaoYe, Duan Ni eta Wang Haok irauli egin dute Txinako dantza garaikidearen panorama. Mugimendu zirkularraren sistemaren teknika garatu zuten, ardatz nagusitzat bizkarrezurra duena. Teknika hori oinarri, Tao Yek ‘Zenbakizko seriea’ sortu zuen, non esperimentu minimalisten bidez giza gorputza esploratzen duen, narraziorik edo irudikapenik gabeko elementu bisual gisa.

Ikuskizun honetan, 13. eta 14. piezekin gozatuko dugu. Lehenengoak hirutasun edo trinitate baten kontzeptua du ardatz, gorputzarekin konektatzeko hiru modu desberdinetan irudikatuta: bakarkakoa, duoa eta baterakoa. Ikuskizunak unibertso fisiko konplexu bat eraikitzen du, talkak, konpresioak, fusioak, erorketak, erreboteak eta tentsioak agertuz. Koreografia zorrotza eta irekia da aldi berean, eta mundu garaikidearen egoera ukigarri eta iragankorrak islatzen ditu.

Erritmoaren eta eraldaketaren beste esplorazio batean murgiltzen da 14. ikuskizuna. Tao Ye urrundu egin da errepikapenez eta buklez beteriko orain arteko koreografia-ereduetatik, eta gorputza desafiatuko du etengabeko bilakaeran dagoen mugimendu-gaitasun batekin; mugimenduaren eta gelditasunaren arteko espazio- eta denbora-aukera amaigabeak baliatuko ditu.

 


Laburrean

Non