Marcos Morau Dantza Sari Nazionalak bere estilo artistikoko pieza bat sortu du, hau da, genero fantastikokoa eta bisualki indartsua, komikiak eta fantasiazko serieak maite dituzten gazteei zuzendua. Oraingo honetan, egungo nerabeengana hurbiltzea izan da bere erronka. Izan ere, nerabeak aurreikustea oso zaila da, kosta egiten zaie euren munduarekin zerikusirik ez duena onartzea, eta, salbuespenak salbuespen, uste dute dantza ez dela beraien kontua.
La Veronal konpainiak belaunaldi berriei eskaini nahi dien ondarea da Firmamento ikuskizuna. Helduak bizitzarekin adiskidetzeko ariketa bat ere bada; 1990eko hamarkadan nerabe izan ginenon nostalgiari eskainitako kantu bat. Ikuskizunak helburu du egungo nerabeekin harremana indartzea, inguruan dugun aukera-sare zabala baliatuta. Hala, agertoki infinituak, irudizko munduak eta narratiba alternoak sortuko ditu, "niaren" eta ingurunearen esplorazio sakona irudikatzen dutenak.
Guztiok egin behar diogu aurre mundu aldakor eta arrotz honi, eta guztiok dugu barnean gidari ditugun izarren argia eta horien inguruko iluntasuna.
Firmamento ikuskizunak amestera gonbidatuko gaitu, haurtzaroko iruditeria mugagabetik abiatuta.