Iruñeko Udalak ‘Iruña Fokatu’ argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Argazkiak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 20ko 23:00etan amaituko da.
Argazkiak formatu digitalean aurkeztu daitezke soilik. Lehiaketan online emanen da izena, www.pamplonaescultura.es webgunean dagoen formularioaren bidez.
Sariak: Lehen saria: 900 €. Bigarren saria: 600 €. Hirugarren saria: 500 €. Epaimahaiak egoki jotzen badu, aipamen bereziak ematen ahalko ditu.
Sari banaketa: Epaimahai teknikoak beste prozedurarik erabakitzen ez badu, abenduan egingo da CIVIVOX Condestablen. Epaimahaia argazkigintzako profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute.