Harizko Zubiak Ehuntzen: Habia + Garazi Esnaola

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Urriak 23
  • Harizko Zubiak Ehuntzen: Habia + Garazi Esnaola

HABIA

Arkuen torratzea eta ahotsen hatsen artean, HABIA-ko lau musikariek tradizioa eta garaikidea errimarazten duen musika bat jotzen dute. Omen, haien errepertorio berria errotua eta askea da. Aldi berean, gai garaikideak jorratzen ditu euskal poesiaz baliatuz zubiak eraikitzeko iragana eta orainaren artean.  Musika tresnak ahotsen segidak dira, lur, borroka, errebeldia, heriotz, amodio eta iraultza ixtorioak osatzen dituzte. 

  • Txeloa eta ahotsa: Amaia Hiriart
  • Biola eta ahotsa: Elena Haira
  • Biolina eta ahotsak: Maia Iribarne eta Maiana Aguerre

 

 

GARAZI ESNAOLA

Garazi Esnaolak bere bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du: Ez gaude hemen.

Garazi Esnaola piano-jotzaile lizartzarrak hamabost urte inguruko ibilbidea du Euskal Herriko eszenan. Txikitatik pianoarekin lotuta egon da, aitaren eskutik instrumentua jolasean ezagutuz, eta ordutik pianoa izan da bere adierazpide nagusia. 17 urtez geroztik proiektu ezberdinetan aritu da eszenatokiz eszenatoki, bai zuzenekoetan bai estudio-lanetan. 

Bere ibilbidean zehar, Euskal Herriko artista eta talde garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Izaro eta Janus Lesterrekin. Haiekin batera, Euskal Herriko areto nagusietan ez ezik, Espainiar Estatuko eta nazioarteko jaialdi eta aretoetan ere aritu da. 

Zuzenekoetako pianista izateaz gain, sorkuntza-prozesuetan parte aktiboa izan da beti: piano-arregloen idazketa, kantuen egituraketa, moldaketa eta ekoizpen lanetan aritu da. Esperientzia horiek guztiek bere lan propioa sortzeko beharra piztu dute.

Testuinguru horretan sortu da Ez gaude hemen, bere lehen proiektu pertsonala. Bederatzi kantuz osatutako disko honek barne-bidaia intimo bat proposatzen du, pianoa narratzaile nagusi bihurtuta. Gizartearen etengabeko estimulu eta distrakzioen aurrean, barne-espazio baten bilaketa poetikoa planteatzen du lanak, entzuleari gertutasunez eta sentsibilitatez zuzendutako proposamen baten bidez.

laba.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urriak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaLaba
    Gaztelu Plaza, 2
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Laba, Pamplona/Iruña

Non