Iturritik Jaialdia 2026: egitaraua

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko urriaren 23(e)tik 2026(e)ko urriaren 25(e)ra
  • Iturritik Jaialdia 2026: egitaraua

V. Iturritik Jaialdia urriaren 23tik 25era bitartean emango da Donostian. 

Hiru egunetan zehar aretoko bost ikuskizun, kaleko bi ikuskizun eta hainbat dantza tailer proposatzen ditu jaialdiak. Aurten gainera mauka bereziak izango dira Victoria Eugeniako areto nagusiko sarrerak erosita beste bi pieza labur doan gozatzeko.

Programazioan Euskal Herriko, Argentinako, Frantziako eta Japoniako artistak daude. Mugimendua ulertzeko modu ezberdinak proposatzen ditugu, tradiziotik eta sorkuntza garaikidetik. Euskal dantzarekin batera, hainbat diziplina ezagutuko ditugu: zirkua, zeinaren sustraiak herri-jolasak eta plaza-ikuskizunak diren; dantza urbanoak, gure hirietako benetako folklorea; tango akrobatikoa, zeinak Río de la Platako herri-kulturatik datorren adierazpen bat berrasmatzen baitu, eta pole dance, gaur egun arte-mintzaira berria duten antzinako praktika akrobatikoen oinordekoa. Proposamen horiek guztiek ideia bera dute: tradizioek eraldatzeko gai direlako diraute bizirik.

Sarrerak asteartean, irailak 1, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

EGITARAUA:

Urriak 23:

Urriak 24:

  • "Hiru", Kresala Dantza Taldea | Victoria Eugenia Antzerkia, 19:30

Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Upside Down (Victoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance (Victoria Eugenia Klub aretoa, 21:00) ikuskizun laburrak ikusteko aukera egongo da. Edukiera mugatua.

Urriak 25:

Emanaldi honen sarrerarekin egun bereko Street Pole Dance (Victoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires (Victoria Eugenia Kluba, 20:15) ikuskizun laburrak ikusteko aukera egongo da.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko urriaren 23(e)tik 2026(e)ko urriaren 25(e)ra
  • LekuaDonostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaIrailaren 1ean salgai (11:30)
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non