Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Sustrai"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urriak 25
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Sustrai"

Donostiako ZirKuSS konpainia ezaguna da duen ahalmen sortzaileagatik eta zirkuaren artea berrasmatzeko gaitasunagatik. Oraingo honetan, abangoardiako zirku-ikuskizun hunkigarri eta zirraragarri bat dakar, goi-mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsu batekin uztartuta.

Zirku tradizionalaren mugak desafiatzen ditu diziplina anitzeko esperientzia honek. Heldu, txiki zein gazte, denek gozatuko dute erakustaldi bisual eta fisiko ikusgarriarekin.

Miren Barrena, Arte Ederretako profesionala, murgildu egingo da dantzak, zirko garaikideak eta arte plastikoek bat egiten duten mundu batean, eta ikertzen hasiko da. Bilaketa horretan hainbat pertsona topatuko ditu, hainbat esperientzia bizi eta behatuko, eta eskaiolaren bidez islatuko ditu bere kezka eta galderak. Hala, istorioz eta mugimenduz beteriko gorputz hutsak sortuko ditu, non espazio hutsak protagonismoa hartuko baitu.

Gure akrobaten trebetasunaz, ausardiaz eta berezitasunaz gozatuko duzu, materiaren degradazioaren —entropiaren—konplize egiten zaitugun bitartean. Sortutako“desordenak” ez du atzera bueltarik izango.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaZirkuSS
  • Data 2026(e)ko Urriak 25
  • Ordutegia19:30-20:40
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non